ESZENA

Dejabu panpin laborategiaren bi emanaldi asteburuan Tafallan

Dejabu panpin laborategiaren lehen emanaldia Covek nije ptica- Gizona ez da txoria izango da. 2009ean Pragan zuzendaritza onenaren saria eskuratu zuen lan ahonek, eta 2010ean Subotican aktore onenaren saria jaso berri du.
Covek nije ptica (bosnieraz Gizona ez da txoria) desterratutako hegazti errariei buruzko antzezlana da, hegan egin ahal izateko euren erroetara bueltatu behar dutenen istorioa.
Txotxongilo eta aktoreen nahasketak errealitate magiko batean murgilduko gaitu. Pertsonaien sentimendu eta ametsek bat egingo duten mundu batean. Ekainaren 19an izango da ekitaldia, Kultur Etxean.

Hurrengo egunean, toki berean, baina 12:00etan, Azken portua lana eskainiko dute Dejabu panpin laborategiko kideek. Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak bizituko dituzue.

Ikuskizun hauei buruzko informazio osoa, baita konpainiari buruzkoa ere webgunean duzue.

Dejabu panpin laborategiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button