ESZENA

Inuit herrietako eta Ugandako taldeak etorriko dira Folklore Bizian nazioarteko jaialdira

Aurtengo Galdakaoko Folklore Bizian nazioarteko jaialdian oso talde ezberdin bi arituko dira aste honetan zehar.; alde batetik, Tchoukotka Errepublikatik etorrita, Ergyron Eskimalen Folklore Elkarte Nazionala eta beste aldetik, Ugandatik, Crane folklore elkartea.
Kanpotiko taldeekin batera Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeak arituko dira. Ohiko denez, Galdakaon Gipuzkoako dantzak egingo dituzte, Sopelan Zuberoako dantzak, eta Arrigorriagan Lizarrako larrain-dantza eta Bizkaiko erromeria egingo dituzte.

Azteazkenean hasita eta igandera bitartean lau emanaldi eskainiko dira Folkore Bizian jaialdian. Uztailaren 21ean Galdakaon izango da lehena, uztailaren 23an Usansolon, uztailaren 24an Sopelaneta uztailaren 25ean Arrigorriagan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button