LITERATURA

Cornelia Funke-ren "Reckless. Harrizko haragia" euskaraz

Reckless anaiek, Jacob eta Will, gazterik galdu dute aita; Jacob, zaharrena, askotan saiatuko da aitaren desagertzearen misterioa argitzen. Horretan ari dela deskubrituko du aitaren gelako ispilua beste mundu baterako sarbidea dela, eta urteetan ibiliko da atzera-aurrera, bi munduen artean. Baina ihesaldietako batean Will anaia joango zaio atzetik eta sorgin baten madarikazioaren pean eroriko da: larruazala harri bihurtuko zaio, Jacobek eragozten ez badu behintzat.
Ispiluaren atzean gordetzen den fantasiazko mundu batera eramango zaituzte liburu honek. Grimm anaien ipuin liluragarri eta ikaragarrietako ipotxek, maitagarriek, bizarrurdinek, uretako gizonek eta beste askok hartuko dute bizitza, misterioz betetako mundu honetan.

Cornelia Funke Dorst hirian jaio zen, Alemanian, 1958. urtean. Pedagogia ikasi zuen eta, liburuak idazteaz gain, marrazkiak ere egiten ditu. Haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du.

Aiora Jaka itzulpen-ikasketak egin ditu eta hainbat lan itzuli eta argitaratu ditu dibulgazio nahiz literatur arlokoak. Haur literaturan zenbait ipuin itzuli ondoren, ospe handiko idazle alemaniar honen liburu arrakastatsua itzuli du.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button