Zine-programari dagokionez, egunero emakumeek zuzenduriko film labur eta luzea ikusi ahal izango dira: Hala, hilaren 18an honako hauek proiektatuko dira: No se aceptan propinas (Antonia Amengual, 2009), eta Eva y Lola (Sabrina Farji, 2010).
Hilaren 19an, berriz, 5 recuerdos (Oriana Alcaine/Alejandra Márquez, 2009), eta Rage (Sally Potter, 2009). Rage film luzearen proiekzioa FAS zineklubak eta Simone de Beauvoir talde feministak atondu dute lankidetzan.
Film honek Michelangelo blogari gazteak sakelako telefonoaren bidez New York Fashion Housen filmaturiko elkarrizketak ditu ardatz. Elkarrizketatuen artean, supermodelo ospetsu bat, babeslea, jostun bat, argazkilari bat eta kritikari bat daude, moda mundua osatzen duen mikrokosmos horren ordezkari gisa.
Egitarauarekin jarraituz, 20an Pijamas (Elena Trape, 2009)
Knitting (Yin Lichuan, 2008) lanak ikusi ahal izango dira. 21ean, Hospital de muñecas (Claudia Flores, 2009) eta Chega de Saudade (Laís Bodanzky, 2007).
Urriaren 22ko egitarauan, haurrentzako filma izango da euskaraz 10:00etan, -biharamunean, baina 12:00etan, gaztelaniaz proiektatuko dute-: Ranas y Sapos (Simone van Dusseldorp). Gero, ohiko film labur eta luzea eskainiko dituzte: Un hombre de verdad (Andrea Gautier , 2009) eta Jaffa (Keren Yedaya, 2009).
Larubatean, hilak 23, 16:00etan hiru emanaldi izango dira: Cortos en Femenino (Trama), Video del Minuto (Trama) eta ¿Pudiste Verlas?. Film guztiak 20:00etan hasiko dira bestela esaten ez bada.
BBKko kultura jarduerek eta FASek bidalita