MUSIKA

Blues-Jazz Zirkuituan Jvera Quartet eta Angela Cervantes

Blues-Jazz Zirkuituarekin hitzordu berria duzue azaroaren 19an, ostirala, 22:00etan, Leioako Cafe Ambigun eta larunbatean Ermuako Lobiano kultur etxean.
Jvera Quartet taldearen musika (Ariel Bringuez saxoa, Noah Shaye bateria, Luis Guerra pianoa eta teklatuak eta Jose Vera baxuak) eta Angela Cervantes-en ahotsa bateratuko dira kontzertu berezian.

Jvera, Jose Vera baxu jotzailearen musiketan oinarritutako egitasmoa da. Butterfly, bere bigarren diskoa aurkezten ari da eta bertan eragin zabalak aurki daitezke (jazz, nu-jazz, funk, latin…). Taldearen indarrari Angela Cervantes kantaria gehitzen zaio.
Curriculum bikainaren jabe da Jose Vera. Mallorcako baxu-jotzaileak saio askotan parte hartu du penintsulako artista ezagunenetako batzuen (Melendi, Antonio Vega, Malú, Quique González, Revolver) emanaldietan musikari-laguntzaile gisa, baina Butterfly lana argitaratuta iritsi zaio ondo merezita duen protagonismoa beretzat eskatzeko. Lehenengo pertsonan, gainera.

Verak disko orekatua lortu du, zeinetan fusion izenak konnotazio positiboak lehenengoz bere egiten dituen. Jazzaren atmosferak funkari, kolore afrikar-karibetar eta mediterraneoarrei, elektrizitateari, egiten die leku. Butterfly lanak zapore atsegina uzten du, behin eta berriz entzun ahal da.

Errabalek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button