LITERATURA

"Literatura eta Musika Euskaraz" ekimena berriz Arriagan

Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Yolanda Arrieta idazleak eta Esther Gabiola eta Uritze Laka musikariak egiten dute Esanen Aduanan ikuskizuna.
Mugak, pasaporteak, trukeak, hari mentalak, mezuak, eskutitzak, mapak, kartografiak… Denetarik aurkituko duzue Esanen Aduanan.

Hala azaltzen dute eurek: “geure aduana partikularretatik abiatuta bidaiatuko dugu, bakoitza bere bide-lapur eta bide-lagunekin batera.
Bidaiak agertuko ditugu, bada, kanpo bidaiak eta barne-bidaiak. Eta bidaia horietan egindako aurkikuntzak erakutsiko dizkizuegu berbaz, musika-doinuen seinaleei adi, hori bai! Testu tipologien arteko kate bat? Hitz kateatuen arteko zubi bat? Bihozkaden arteko bidegurutze bat? Esanen Aduanan, norberaren neurriko pausoan.

Gogoratu, bihar, 20:00etan, Arriaga-Ko Foyerean, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Yolanda Arrieta, Esther Gabiola eta Uritze Laka Esanen Aduanan ikuskizunarekin.


Show More

Related Articles

Back to top button