
Donostiako Piraten musika lehiaketa bigarren fasean da. Aukeztu diren taldeetatik, epaimahaiak sei aukeratu ditu finalerdietarako. Oro har, parte hartzea handia eta anitza izan da.
Hona hemen, hautaturiko sei taldeak: Ex-Pañolak, Gaueko Itzalak, Hauteskundead, Oreindik, Skakeitan eta Yelow Page. Azken talde horrek ezingo du finalerdietan parte hartu eta The Hostile ordezko taldeak beteko du hutsunea.
Finalerdiak hilaren 10ean eta 18an izango dira Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean. Bakoitzean hiruna taldek parte hartuko dute.
Lehen finalerdia, ekainaren 10ean (ostirala) egingo da: Skakeitan (Ska/Reggae, Donostia); Oreindik (Funk rock, Donostia), eta Ex-Pañolak (Punk rock, Oiartzun). Bigarren finalerdia, berriz, ekainaren 18an (larunbata) izango da: Gaueko Itzalak (Heavy Metal, Lasarte-Oria); Hauteskundead (Hardcore/Metal, Donostia), The Hostile (Rock, Donostia). Biak ala biak 20:00etan hasiko dira.
Kontzertuetara gerturatuko direnek Donostiako Aste Nagusian joko duten hiru koadriletatik bat aukeratu ahal izango dute boto bidez. Beste bi bandak epaimahaiak hautatuko ditu.