
Gaur, FotoArte 2011 lehiaketaren sari banaketa, hitzaldia eta erakusketaren inaugurazioa izango dira, Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxean.
Sari banaketari ekin aurretik, Maria Jose Marinas eta Javier Berasalucek Fotos que hablan. Fondos fotográficos del Archivo Municipal Pilar Aróstegui hitzaldia egingo dute.
Geroago honako sariak banatuko dira:
1. saria (1000 €) El músico titulupean, Vicente Cervera Casino (Valencia); 2. saria (700 €) Construcción vacía, Agustín Busselo Ortega (Lasarte-Oria); 3. saria (400 €) Fashion, Miguel Angel Herrera Berenguer (Vitoria-Gasteiz).
Eta accesit hauek ere banatuko dira: 1. accesita (150 €) Basoa, Susana Gonzalez Zuazo (Vitoria-Gasteiz) eta 2. accesita (150 €) Escritor, Valentín Jaramillo Arevalo (Badajoz).
Irudi guztiak hemen ikusgai.



