MUSIKA

Mursegoren hurrengo hegaldiak

Mursego musikariak azaroaren amaierara bitarte egingo dituen kontzertuak iragarri ditu. Askotariko emanaldiak izango dira: 100% OION disko berriaren aurkezpenak, Harkaitz Canorekin batera egingo dituenak, Gloria Fuertes poetaren omenezko ikuskizuna edo Radio Show Consonni izeneko ekimenean emango duena.

Mursegok duela gutxi Oiongo herritarrekin elkarlanean egindako 100% OION disko berria aurkeztu du. “Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola; emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea…”.

Bada, lan berri hori aurkezteko zenbait emanaldi ondu ditu Maite Arroitajauregik, baina bestelako kontzertu batzuk ere prest ditu azaroaren amaierara arte. Honatx zerrenda: hilaren 30ean, Amoranterekin arituko da Iruñean; urriaren 7an, Consonni arte ekoizpen-etxeak Bilbon antolatutako Radio Show Consonni Fikzioa, Kritika Kulturala eta Feminismoa ekitaldian joko du, eta 27an, Arrasaten, Mursego Vs Gloria Fuertes aurkeztuko du.

Azaroan beste hiru agerraldi egingo ditu: 3an, Ondarroan izango da Porto izeneko saioa jotzeko, Harkaitz Canorekin batera; 17an, Gasteizen joko du; 26an ere Arabako hiriburuan izango da, baina kasu horretan Porto aurkezteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button