BERTSOTAN

Badator Xilaba Bertsulari Xapelketa

Datoren asteazkenean, irailak 19, Senpereko Amotze auzoan dagoen Larraldea baserrian, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre herrialdeetan jokatuko den 2012ko Xilaba Bertsulari Xapelketa aurkeztuko da, Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik.

Aurkezpen horretan, aurtengo leloa, webgune eta sintonia ez ezik, Xapelketaren kanporaketak, finalerdiak eta finala ere aurkeztuko dira.

Datu horiek guztiak eman ahal izateko Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari anderea; Amets Arzallus, 2008 eta 2010ko Bertsulari Xapelduna; Maurice Aguerreche antolakuntza arduraduna eta Maite Tolosa- Kutxabank-Iparraldeko Garapen Komertzialeko Arduraduna jarriko dira mahaiaren atzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button