
Datorren urriaren 19an, joan den mendeko brasildar artistarik ezagunenetako baten jaiotze egunaren ehungarren urtemuga ospatuko da: Vinicius de Moraes. Gertakari hori dela eta, Banda Bat elkarte Kulturalak olerkariari omenaldia eskaini nahi dio musikaz eta poesiaz jositako ekitaldi baten bidez.
Donostian bizi diren musikari ezagunen eta Banda Bat elkarteko kideen parte hartzearekin pertsonaia karismatiko honen bizitzan zehar egingo da ibilbide bat, bere musika, poesia eta Miguel Faria Jr.-en Vinicius (2005) izeneko dokumentalaren proiekzioarekin.
Errezitaldia 22:00etan izango da, eta bertan Bego Baztarrika, Bossa Collective, Pilar Guerra, Duo do Portu, Paúl San Martín, Yemamah, Edson Goya, Katia Reimberg, Kirkit Ensemble, eta bestelako sorpresak ere egongo dira.