IKUS-ENTZUN

Opera Prima Zinemaldiaren hamalaugarren edizioa

Opera Prima Zinemaldiaren hamalaugarren edizioa Tuteran egiten ari da urriaren 25etik azaroaren 2ra bitartean. Zazpi film luzek Zinemaldiko sariak irabazteko aukera daukate.

Lehian arituko diren filmak honakoak dira: Oriol Pauloren El Cuerpo; Jesús Monllaóren Hijo de Cain; Daniel Castroren Ilusión; Juan Carlos Medinaren Insensibles; Fernando Francoren La Herida; Neus Ballúsen La Plaga; eta Alejandro Marzoaren Somos gente honrada.

Beste aldetik, Zinemaldiak Ana Diez zinemagilea omenduko du bihar, urriaren 31n, Mi opera prima sailean. Ana Díezek zuzendaritza onenaren Goya sari bat irabazi zuen 1990ean, Ander eta Yul filmarekin, eta film hori omenaldiko saioan ikusiko da.
Ana Diez Tuteran 1957an jaioa da eta film hauek zuzendu ditu: Todo está oscuro (1997), La mafia en la Habana (2000), Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan (2001), Hay motivo (2004, talde filma) eta Paisito (2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button