
Border and self-destroyer film festival, hots, Mugako zinema arraroaren erakustaldia egingo da Bilboko Puerta elkartean urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra.
Hala, urtarrilaren 20tik 24ra hainbat emanaldi berezi burutuko dira. Astelehen horretan, urtarrilak 20, Hiddagal, Mesa, From Spain with love eta Felony Flats izeneko filmak ikustatu ahalko dira.
Asteartean, aurrekoan bezala 17:00etan hasita, Tríptico del Amor Supremo, Línea discontinua eta Glade tituludun filmak pantailaratuko dira. Ruben García eta Marion Cruza adituen arteko elkarrizketa ere programatu da.
Ostegunean izango da hurrengo saioa El jurado, Body Art Body Apart, Pastora y marinera. Piernas, (ahora) en tu sangre eta Kakoon filmekin.
Barikuan, Agnès Pe. Tomàs adituarekin topaketa egongo da eta horren ostean, Zinema itsua izeneko ekimena abiatuko da.
Urtarrilaren 26tik aurrera emanaldi bera egingo da baina Euskal Herritik kanpo, Madrileko CA2M aretoan, hain zuzen ere.
Informazio guztia blog honetan eskuratu ahal duzue.



