
Rekalde Aretoak Liburu Ederren II. Festibala abiatuko du martxoaren 20tik 23ra bitartean. Izenak berak adierazten duenez, liburu ederrak dira ardatz, eta horien inguruko hainbat hitzaldi eta tailer antolatu dira.
Ostegunean izango da irekiera eguna, eta horrekin batera, liburu bat inprimatu eta koadernatzeko prozesu industrialak ikusiko ahalko dira goizean.
Arratsaldean, Nire libururik gogokoena izeneko saioa burutuko da. Bilera ireki honetan parte har dezakezue, eta zuen ustez zoragarriak diren bi edo hiru liburu erakutsi. Aukera librea da eta oso zabala: ipuin ilustratu bat, produktuen katalogo bat, eleberri bat, artista-liburu bat, komiki bat, jarraibide-eskuliburu bat edo publizitateko liburuxka bat aurkez dezakezue.
Hurrengo egunean, fanzinen munduan, autoedizioan, arte garaikideko argitalpenetan eta artista liburuetan interesaturik edo familiarizaturik dauden guztiei zuzenduko da jarduera eta sormen tailerra egongo da.
Bestelako jardueren ordutegiak eta edukierak, hemen kontsultatu.