
Wilhelm eta Me and the Bees taldeak Gipuzkoako hiriburuan dagoen Dabadaba aretoan joko dute, ostiralean, azaroak 28, 21:30etik aurrera. Me and the Bees hirukoteak, gainera, haurrentzako kontzertua egingo du, larunbatean, Amansa Studio lokalean larunbatean, 12:30etik aurrera; ordubete lehenago, 11:30ean, haurrentzako tailerra izango da.
Esther Margarit (ahotsa eta baxua), Veronica Alonso (bateria eta ahotsak) eta Carlos Leoz (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute Bartzelonako Me and the Bees, eta oraintsu, Mundo Fatal (La Castanya) diskoa argitaratu dute. Diskoak pop kutsuko 15 karamelu biltzen ditu. Lan berriaren harira, taldekide berri bat gehitu zaio hirukoteari: Guillem Caballero (Surfing Sirles taldean aritutakoa).
Wilhelm nafarrek The War of the Species (Origamic Records) plazaratu zuten 2012an, eta harrezkeroztik, hainbat kontzertu egin dituzte, bai eta kritika oso onak jaso ere. Laster, 2015ean, How High Lily? (Origamic Records) lana plazaratuko dute. Taldeak pop eta folk doinu dinamiko eta koloretsuak jorratzen dituzte, punk jarrera espontaneoarekin.