IKUS-ENTZUN

Euskal zinemaren erakustaldia, Uruguain

Euskara eta euskal zinemagintza presente izango dira aste osoan Montevideon, Uruguaiko Cinematecak antolatu duen euskal zinemaren erakustaldian.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gai aldetik, pantailaratuko diren dokumental eta filmek Euskal Herriko zenbait errealitate zabalduko dituzte: “Euskal Herria eta bere zenbait bilaketa/kezkak aurkeztuz, hala nola burujabetzarena (Gazta zati bat), giza eskubideen defentsa (Barrura begiratzeko Lehioak, Nun da Popo?), bere hizkuntza eta nortasunaren defentsa (Bertsolari), bere kultura diasporan (Amerikanuak). Eta fikzio alorrean komedia eta satira soziala (Aupa Etxebeste, Urte Berri On, Amona), drama (Amaren eskuak), sailkapen erreza ez duten adierazpide abangoardistagoak (Emak Bakia) edo animaziozko drama historikoa (Gartxot)”.

Atzo hasi zen programa Nacho Reig-ek zuzenduriko Amerikanuak filmarekin. Gaur, abenduak 9, Gazta zati bat, Gartxot eta Emak Bakia filmak pantailaratuko dira.

Programazio guztia hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button