LITERATURA

Bobby Sands gazte borrokalariaren bizitza

Bobby Sands: Martxa baten lehen notak izeneko lana kaleratu du Txalapartak. Denis O’Hearnek idatzi du eta Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia bikoteak egin dute itzulpena.

Nontzebrrin jaso dugun liburuaren kontraportadan datu hauek datoz: “1981eko maiatzaren 5ean, 66 eguneko gose-grebaren ostean, Long Kesh kartzelako ospitalean hil zen Bobby Sands. Ipar Irlandako langile-klaseko familia batean hazitako gaztea. IRAko boluntarioa. Britainiar parlamentaria. Poeta. Mugimendu errepublikanoko liderra.
Bera eta beste bederatzi burkide heriotzaraino eraman zuen borrokak mundu mailako ikono bihurtu zuen. Hala ere, Denis OHearnek biografia hau idatzi zuen arte ezer gutxi genekien haren bizitzaz”

Orriotan, gazte engaiatu baten bizitza irakurriko dugu iraultzaile handi baten bizitza- eta duintasun-testigantza, izan ere, Bobby Sands eredu izan zen mundu osoko borrokalarientzat. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button