MUSIKA

Aullido Atomico valentziarrek Soraluzen joko dute

Aullido Atomico rock-and-roll banda valentziarrak Soraluzeko Gaztelupe tabernan joko dute, ostiralean, apirilak 17, 23:00etatik aurrera.

Valentziarrek iaz argitaratu zuten lehendabiziko LPa, Asalta el corral, eta grabazio horretan 50eko hamarkadako rockabilly, swing, country eta blues soinu gordinak bildu dituzte, hitz umoretsuekin jantzita.

Don Rogelio J. ilustratzailearen egitasmoa da Aullido Atomico, zeinak Tumba Swing, Tracahombres eta Desguace taldeetan ere jo duen. Marrazkilari eta musikariarekin batera, Quique Medianoche (Midnight Shots) bateria-jotzailea eta Jussi Folch (Ratolines, Retraseres) baxu-jotzailea aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button