MUSIKA

Mikel Laboaren unibertsoa gertuago

Musika instalazio bat eta Laboaren inguruko jardunaldiak hartuko ditu KMKk urriaren 15etik 17ra bitartean. Gure kulturaren ikono handi honen unibertsora gehiago hurbiltzeko antolatu den programan hitzaldiak, musika, mahai-inguruak eta beste, egongo dira.

Mikel Laboaren irudi artistikoa, artistaren erretratua aurkeztu nahi da, eta harekin gertutik lan egin zutenen lekukotza jasoko da.
Horretarako bi jarduera antolatu dira. Batetik, Mikel Laboa Katedraren I. jardunaldiak, Mikel Laboa gertutik: lekukoen txanda izenburupean. Bestetik, Koldo Mitxelenako Ganbaran jarriko den musika instalazio bat.

Jardunaldiak urriaren 18etik 17ra ospatuko dira, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Hor, Mikel Laboaren ekimen artistikoa eta artearekiko konpromisoa eta bere erro estetikoetan folkloreak eta euskal tradizioak duten lekua aztertuko da. Era berean, Laboak poesiarekin izan duen harreman sakonaz, eta musikaren eta ikuskizunaren kontzeptualtasunaz mintzatuko da, izan ere, eszenatokian, musikaren eta ahotsaren adierazpenaren mugan dagoen bide berezi bat esperimentatu zuen.

Horretaz eta beste puntu interesgarriez arituko dira hainbat aditu, hala nola, Bernardo Atxaga, Anari kantari eta Ruper Ordorika, Lourdes Otaegi, Arantza Iturbe, Xabier Montoia, Koldobika Jauregi, Josetxo Silguero eta Iñaki Salvador eta abar.

Urriaren 15etik azaroaren 26ra, musika instalazio bat ere jarriko da. “Esperimentazioaren kontzeptuari lotuta, Laboaren ahotsaz gozatzeko aukera desberdinak eskainiko dira instalazioan: esperientzia plastikoak, bere lagun eta lankideak sortu zituen diskoen portadak inguratuko dute espazioa, esperientzia berriei lekua eginez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button