
Gasteizko Hala Bedi irrati libreak 30 urte betetzen dituen honetan, ospatzeko hainbat proiektu jarri ditu martxan eta horietako bat da Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe disko bilduma hau.
Irratiaren ibilbidean musika ezinbestekoa izan da, milaka izan dira musikaz beteriko orduak Hala Bediko uhinetan, eta horregatik omenaldi txiki hau egin nahi izan diote Euskal Herrian sorturiko musikari.
Bertan daude honako talde eta aurretik argitaratu gabeko abesti hauek: Johnny & Joseph Kolpez kolpe (Kortatu),The Allnighters Cuidado (Eskorbuto), SextySexers Zkratx (Niko Etxart), Hesian Amets bat (Alaitz eta Maider), Anai Arrebak Barkatu ama (M-ak), Indarrap Pakia beyau (Gozategi), Gari Mundo muerto (RIP), Betagarri Rula (Potato), Ortophonk Tu alucinas (La Polla Records), Izaki Gardenak Ene begiek (Ruper Ordorika), Bronze Hegal egiten (Itoiz), Neubat Zipaioen matxianada (Negu Gorriak), Sumision City Blues Artzai ona (Zuloak), Willis Drummond Pakean utzi arte (Hertzainak), Xabier Montoia Plastikozko janariak (BAP!!)
Aurkezpen kontzertua prestatu da larunbatean, azaroak 2, Gasteizko Gaztetxea, Xabier Montoia, Sumision City Blues, SextySexers eta Johnny & Joseph taldeekin.