IKUS-ENTZUN

Caostica film laburren jaialdiko irabazleak

Ekainaren 6tik 11ra bitarte Caostica Bilboko film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa burutu zen. Orotara 40 lan proiektatu ziren Bilboko hainbat tokitan, eta jaialdiaren azken egunean irabazleak iragarri zituzten.

Honatx hamargarren edizioaren palmaresa: Zineko sari nagusia Jose Mari Goenagaren Lagun Mina filmak jaso du, eta animaziokoa berriz, Adrian Miguel Delgadok eta Tenesor Cruz Niesvaarak zuzenduriko Dirty Friday lanak. Bideoklip onenaren saria, ostera, Miguel Torresek filmaturiko The Meeting Point taldearen Let It Go kantuarentzat izan da.
Bestalde, Bizarro atalean Javier Chillonen Decapoda Shock lanak hartu du sari nagusia.

Lau atal horietan, gainera, aipamen berezia merezi izan duten beste lau lan ere izan dira: Galder Gaztelu-Urrutiaren La Casa del Lago zineman; Juan Pablo Zaramalloren Luminaris animazioan; NYSU-ren Dead Bodies bideoklipen sailean, eta Bizarro atalean, azkenik, Koldo Almandozen Mantis Estroboscopica.

Halaber, Bidesari izeneko saria Javier Chillonen Zombi-k eraman du.

Sariekin loturiko xehetasun guztiak caostica.org webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button