MUSIKA

Iruñeko “Kantu eta Hitza” programan Kaskezur taldea

Iruñeko Udalak euskal musikari dedikaturiko Kantu eta Hitza programaren edizio berria da abian. Kontzertu guztiak O-ko Andre Maria Plazan dira, sarrera librearekin. Kontzertuok maiatzaren 21ean hasi ziren eta ekainaren 25era bitarteko ostegunetan izango dira,  20:00etan hasita.

Lehen egunean, maiatzaren 21ean, Sara Zozaya kantaria aritu zen. Bihar, hilak 18, Kaskezur taldearen kontzertua programatu da. Taldeak 2008an egin zituen lehen urratsak, eta Noise Rock estiloko soinuekin Baztango lasaitasuna asaldatu zuen. 90eko hamarkadan Sonic Youth eta Pixies rock alternatiboko taldeek, besteak beste, abian jarri zuten konposizio-ildoari jarraipena eman diote. 2013an Ilgora diskoa eman zuten argitara: taldearen soinua behin betiko aldatu zuen, eta, hari esker, euskarazko rock alternatiboko eszenaren ateak ireki zitzaizkien. Hainbat komunikabideren iritziz, Azpisugeak lana (2017) urteko diskorik hoberenetariko bat izan zen. 2019an Ihesi doaz animaliak (Mukuru, 2019) diskoa kaleratu zuen taldeak, aurreko lanak irekitako bideari jarraikiz. Gero, Kaskezur taldea 2024an itzuli zen, eta Deus izeneko lana kaleratu zuen.

Hortaz, ekimenaren azken bi kontzertuak izango dira egunotan: Kaskezur (ekainak 18) eta Erromintxelak (ekainak 25).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button