ESZENA

Pabellon 6ko Gazte Konpainiak gorputz bitxietan jarri du fokua

¿Qué fue de Ana Garcia? antzezlanaren itzulerarekin dabil jo eta su Pabellon 6ko Gazte Konpainia, estreinatu duten areto berrian. Urriaren 4ra bitartean ikusi ahalko da lan horren emanaldia, ostegunetik igandera.

2019an estreinatua, ¿Qué fue de Ana Garcia? Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren laugarren antzezlan izan da Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano eta Aitor Vildosola Gutierrezen eskutik. Obrak Borja Ruizen (Kabia Teatro) zuzendaritza eta Javier Liñeraren dramaturgia daramatza eta “arraro, arrotz, ezertarako balio ez duten gorputzenganako eragiten den biolentziari buruzko hausnarketa bat da”.

Lanaren korapiloa honakoa duzue: “antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castelloko herri batean ematen zituen. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute. Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizkizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizkizue. Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak, agintariak eta mendekoak, badirenak eta zein gelatan dauden ere ez dakitenak. Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak. Eta ehizak badu beste ezaugarri bat: ez dakigu non gauzatzen den, nork antolatzen duen, zer antolatzen den, nortzuek parte hartzen duten; bueno, agian, arkumeak ikusi egiten ditugu”.

Informazio guztia  Pabellon 6k dauka bere webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button