MUSIKA

Iruñeko “Kantu eta Hitza” programan Izaki Gardenak

Iruñeko Udalak euskal musikari dedikaturiko Kantu eta Hitza programaren edizio berria da abian. Kontzertu guztiak O-ko Andre Maria Plazan dira, sarrera librearekin. Kontzertuok maiatzaren 21ean hasi ziren eta ekainaren 25era bitarteko ostegunetan izango dira,  20:00etan hasita.

Lehen egun horretan, maiatzaren 21ean, Sara Zozaya kantaria aritu zen. Bihar, hilak 28, Izaki Gardenak taldearen txanda izango da. Lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an berriz martxan jarri da Izaki Gardenak, Orube izeneko diskoa argitaratu berri dute eta kontzertu bira arrakastatsu batean murgildu dira. 2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rockaren eta poparen arteko soinuak landuz, zer esaten den eta nola esaten den zainduz.

Datozen kontzertuak honako hauek izango dira: ekainaren 4an, Xak, eta 11n, Bisaiak taldea. Azken bi kontzertuak, Kaskezur (ekainak 18) eta Erromintxelak (ekainak 25) taldeen eskutik etorriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button