ARTEA

Ilustrazio paleontologikoa, artea eta zientzia

San Telmo Museoak Mauricio Antón. Artea eta paleontologia erakusketa abiatu du  datorren urteko otsailaren 21era arte. Ilustrazio paleontologikoa, paleoarte gisa ere ezaguna, artea eta zientzia uztartzen ditu.

Mauricio Antón mundu osoan gehien ezagutzen den paleoartistetako bat da, munduko museoetan eta ospe handiko argitalpenetan (National Geographic, adibidez) ikusgai dauden lanekin.

Erakusketan ilustratzaile zientifikoaren olio-pintura, marrazki originalak eta formatu handiko erreprodukzio digitalak ikusi ahalko dira. “Ikerketa paleontologikoetako proiektuetan, erakusketetarako lanetan eta aldizkarietan edo liburuetan argitaratutako ilustrazioetan egindako kolaborazioen aukeraketa bat da. Berreraikitze prozesuari buruzko atal bat ere eskaintzen da, zientziaren eta artearen arteko erdibidean, marrazki paleontologiko hauek egiteko ezinbestekoa”.

Erakusketarekin batera museoak hainbat jarduera antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button