ESZENA

Gaur abiatuko da Bilboko Kalealdia

Bilboko Kalealdia Jaialdiak hiriko espazio publikoetan zehar 53 ikuskizun barreiatuko ditu aste honetan, zehazki ekainaren 29tik uztailaren 4ra.

Programazioan kanpoko bederatzi konpainia bildu dira, bat Kanadakoa eta gainerakoak Europako hainbat herrialdetakoak (Irlanda, Frantzia, Portugal). Hain zuzen ere, Kanadako Berceurs du Temps, Bilboko Kalealdia  inauguratzeaz arduratuko da gaur, Acunar el tiempo/ Bercer le temps ikuskizunarekin. Espainiatik ere talde asko datoz: Insectotròpics, Los Galindos, Pere Hosta, Sol Picó eta Txema Muñoz, Kataluniakoak; Capicua Cía. eta Sweet Chilli Circus Company, Aragoikoak; De Vacas, Galiziakoa; La Venidera, Madrilgoa; Factoría Norte eta El Encuentro Teatro, Asturiaskoak; eta Kataluniako Sol Picó konpainiak amaiera emango dio Kalealdiaren programazioari Carrer 024 ikuskizunarekin.

Euskal Herrikoak  honako hauek dira: La Trapecionista, Bitsa Konpainia, Deabru Beltzak, Hika Teatro & Oinkari Dantza Taldea, Hortzmuga Teatroa, Kankarro Cía., Koilara Teatro, Lasala, Leire Mesa, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Aurtengo edizioan, Hortmuga Teatroak Dantzerti-Euskadiko Antzerki eta Dantza Goi-Mailako Eskolarekin elkarlanean, bitartekaritza-jarduera jarriko du ekimen artistikoaren erdigunean, kaleko arteen inguruan hausnarketa egin eta eraldaketarako tresna baliotsu bezala aurkeztuz. Bertako ikasleek sortutako Zelatan pieza eszenikoa ere aurkeztuko da programazioan.

Egun guztietako obrak, non eta noiz jakiteko: Bilboko Kalealdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button