
Betiko legez, Euskadiko Liburu Ganberak antolatutako Bilboko Liburu Azoka Areatzan jarriko diren 56 etxoletan gauzatuko da, eta bertan berrikuntza editorialak eta aurkezpen eta jarduera literarioen programa zabal bat egingo da ekainaren 7ra arte. Inaugurazio-ekitaldian, Kutxabank Atea Sariak ere banatu dira. Aurtengoan Lidia Jorge idazle portugaldarraren eta Harkaitz Cano euskal idazlearen lana goraipatu dituzte.
Liburu Azokari esker hainbat aurkezpen literario eta jarduera kultural egingo dira Bidebarrieta Kulturgunean, ekainaren 8ra arte, eta bertako oholtzatik Lidia Jorge, Lorenzo Silva, Julián Casanova, Carles Esquembre, Javier Urra, Jon Arretxe, Daniel Innerarity, Eva Cosculluela, Karmele Jaio eta Nata Moreno pasatuko dira.
Bidebarrietako Liburutegian literaturarekin egindako hitzorduez gain, egileen arteko elkarrizketa eta Begiradak zikloaren barruko topaketak ere izango dira.
Joan den astean, maiatzak 28, Jon Arretxek, Petros Márkarisek eta Mikel Santiagok nobelako girotze eta tramei buruz hausnartu zuten, eta ekainaren 2an, Eva Cosculluelak, Karmele Jaiok eta Nata Morenok ikuspegi femeninoak literaturan dituen berezitasunak aztertuko dituzte Emakumeen begiradak jardunaldian.
Jakingarri guztiak hemen.



