ESZENA

Antzerki Arineko Jardunaldietarako deialdia

Pabellon 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak, Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbaok, Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta, Antzerki Arineko Jardunaldien 9. ediziorako deialdia egin du. Jardunaldiok apirilaren 1tik 24ra bitartean izango dira P6ko gune ezberdinetan.

Antzerki taldeei eginiko deialdi honetan honakoak hartu beharko dira kontuan: antzezlanek (estreinatu gabeak eta areto txikietan antzezteko modukoak) gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute; euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira; gutxienez bi antzezlek jokatuko dute, eta ez da bakarrizketarik onartuko; gaia eta estiloa libreak izango dira.

Aurtengo ediziorako 10 lan hautatuko dira, eta muntaia guztiek emanaldi kopuru berdina izango dute. Emanaldien lehenengo eguna apirilaren 1ean izango da.

Banatuko diren sari eta diru-laguntzak honakoak dira: Alex Angulo Antzerki Arineko Saria (3.000 euro); Kriselu Saria (3.000 euro); Café Bar Bilbao Produkziorako Sari Berezia; Antzezle Onenaren Saria, P6-Ko Antzerki Laborategiaren eskutik (500 euro), eta azkenik, Ikusleen Saria.

Izena emateko epea otsailaren 11an amaituko da, eta otsailaren 14an iragarriko dira IX. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button