IKUS-ENTZUN

Donostiako “Surfilm Festival” asteon hasiko da

Surfa ardatz duen Donostiako Surfilm Festibal jaialdiaren 13. edizioa ekainaren 24tik 28ra bitarte egingo da.

Programazioaren harira, antolatzaileek Chris Malloy-k zuzenduriko El hijo del pescador lan ikusgarria nabarmendu dute, ekainaren 27an aurkeztuko dena, Sagues auzoan. Emanaldia Ramon Navarro surflari txiletarrak egingo du, hau da, filmaren protagonistak. Navarro ezaguna da olatutzarrak hartzeagatik. Naturaren kontserbazioaren aldeko Punta de Lobos egitasmoaren buru ere bada.

Bestalde, Okendo Kultur Etxean, Surf = Civilización y Barbarie proiektu artistikoa aurkeztuko da: “Argazki, bideo eta objektuen bitartez, erakusketa horrek mundu osoko kostaldeetara eramaten gaitu bertako arazoak ezagutzeko baino, batez ere, konponbideak nola heldu ulertzeko”. Bruno Garrudo (Portugal) argazkilaria da proiektu horretan parte hartuko duen artistetako bat.

Azterketa eta hausnarketarako topaketa bat ere ondu dute antolatzaileek, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren laguntzarekin, surfa, arkitektura eta hirigintza uztartzeko asmoz.

Azkenik, Zurriolako hondartzan, surfari buruzko meeting herrikoi ere programatu dute.

Informazio gehiago: surfilmfestibal.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button