IKUS-ENTZUN

Aste honetan Zinemastea Dokumentala Gasteizen

Vital Fundazioak antolatutako Zinemastea Dokumentala aste honetan izango da, 26tik 30era bitartean.

Gaurkotasuna eta kalitatea dakartzaten emanaldi guztietan azken dokumentalik onenak aurkeztuko dira, askotariko gaiak jorratzen dituztenak, eta guztiak euskal profesionalek zuzenduak. Filma ikusi ostean solasaldia izango da protagonistekin, eta ikusleek modu aktiboan parte hartu ahal izango dute.

Gaur berton, urriak 26, lehen proiekzioa antolatu da Jesus Guridi musikagilearen figura haizatzen duen  El arte sencillo filmarekin.

Asteazkenean, Izaskun Arandiak zuzenduriko Irailak filma ikusteko aukera egongo da. “1935 amaieran, Espainiako Gerra Zibila piztu baino hilabete batzuk lehenago, Miguel Vargak (64), nire birraitonak, familia utzi zuen Tolosan eta bere jaioterrira, Burgosera, joan zen. Ez zen itzuli, eta gerra betean, bere emazteak honako jakinarazpena jaso zuen: frontean erail zutela. Bere gorpua ez zitzaion inoiz itzuli familiari”.

Urriaren 30ean Gatibu, agur esan barik filma proiektatuko da. Dokumentalean taldeko kideak dira protagonista azken bira honetan, eta une esanguratsuak eta emozioz beteriko pasarte intimoak agertzen dira.

Egun guztietako emanaldien gaineko xehetasunak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button