.header-container .stream-item-top { display:none !important; }
ARTEA

Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna

Bihar, urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta San Telmo Museoak Matthew Genitemporekin eta zianotipia tailer batekin abiatuko du argazki-liburuaren inguruko ikasturteko programazioa.

Genitempok bere azken lanari (Linger) buruzko hitzaldi bat eskainiko du urriaren 28an, eta aurreko egunean, urriaren 27an, argazkilariak argazki-portfolioak berrikusteko saio bat eskainiko du. Egile horren bisitak aukera ematen du “bere lanera hurbiltzeko, harreman estua garatu baitu lurraldearekin, paisaiarekin eta liburuarekin, argazki-adierazpen gisa”. Genitempok Donostian eta Bilbon egingo duen egonaldia Basque Dok Festival Euskadiko Argazki Dokumentalen Jaialdiaren seigarren edizioarekin elkarlanean antolatu da. Jaialdia Bilbon egingo da urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean.

Beste aldetik, gazteentzako zianotipia tailer bat egingo du Nagore Legarreta artistak urriaren 17an. Bertan argazki-teknika historiko horretara hurbilduko dira parte-hartzaileak Argazkigintzarekin esperimentatzeko aukera hori azaroaren 14an errepikatuko da helduentzako tailer batekin. Saio horretan, bertaratzen direnek argazki kamera sortuko dute pospolo kutxa batekin, eta beren kamera estenopeikoa egin ahal izango dute Nagore Legarretaren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button