IKUS-ENTZUN

Bidean da Debako Animazio Zinemaldia

Irailaren 9tik 12ra Animadeba Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren 19. edizioa egiten ari dira kostaldeko herri horretan. Aurtengo ekimenak animazio analogikoaren eta artisau-sorkuntzaren prozesuen aldeko apustua egin du, eta bere helburua lanbidearen zaintza eta balioa erdigunean jartzea izango da.

Aurtengo ediziorako 1.467 lan aurkeztu dira, eta horietatik  41 film labur hautatu dira emanaldietarako. Filmez gain bestelako ekimen paraleloak ere antolatu dira, tartean,  Animadeba Lab arlo profesionaleko jardunaldiak, masterclass-ak, kontzertuak (Sara Zozaya, Maskak, SUA) eta ikuskizun berezia.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, edizio honetarako nazioarteko bi egile garrantzitsu etorriko dira: Spela Cadez esloveniarra eta Hugo Covarrubias txiletarra (Oscarrerako izendatua Bestia filmagatik). Horrez gain, euskal animazioari aitortza eginez, EITB Saria José Luis Ágreda ilustratzaile eta zuzendari artistikoari emango zaio ostiraleko galan eta Dekoratua film luzea proiektatuko da.

Jakingarri guztiak Animadebak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button