MUSIKA

“Arbolapean” musika zikloa, Gernikan

Arbolapean musika zikloa egiten dute Iparragirreren Gernikako Arbolaren gerizpean. Aurten ere hainbat kontzertu programatu dituzte uztailaren 30era bitartean.

Ekainaren 25ean abiatu zen ekimena Zuga taldearekin. Uztailaren 2an,  Ziraun aritu zen, eta 9an, Sueder taldea.
Ostegunean, hilaren 16an, 20:00etan, Naz taldearen txanda izango da. Gernikako musika-taldea da Naz. Haien kantek estilo propio eta definitua dute, eta pop-a egiten duten arren, soinu berriak probatzeko prest daude. 2025eko urtarrilean kaleratu zuten Alderantziz zan lehen EPa, eta zuzenekoetan jotzeko eta konposatzen jarraitzeko gogotsu daude. Haien ezaugarri bereizgarria hiru ahotsetako armoniak dira.

Datorren astean, uztailaren 23ean, Mikosis taldearen txanda izango da, eta azken egunean, 30ean, Intensidades Ortega taldea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button