IKUS-ENTZUN

Jazzinema zikloaren saio berezia

Jazzinema zikloaren film guztiak Artium Museoan (Gasteiz), Tabakaleran (Donostia) eta Golem Yamaguchin (Iruñea) ari dira ematen. Nafarroako hiriburuan sanferminen ostean hasiko da zikloa, eta abuztuaren 12ra arte luzatuko da.

Euskadiko jazz jaialdiekin batera abiatzen da beti musikari keinu egin nahi dion ziklo berezia. Aurtengo programazioan, zinemaren historiako lau klasiko pantailaratuko dira: The Glenn Miller Story (Anthony Mann, 1954), Kansas City (Robert Altman, 1996), Bird (Clint Eastwood, 1988) eta The Connection (Shirley Clarke, 1961).

Baina goikoez gain, saio berezi bat ere programatu dute: The Last Waltz (Martin Scorsese, 1978), hain zuzen ere, gaur berton, hilak 8, Artium museoan eskainiko dutena.  “Rock-munduari buruzko dokumental bat da, 1976an filmatua. Scorsesek The Band taldearen agur-kontzertuak filmatu zituen, eta artista ugarik hartu zuen parte kontzertu haietan: Bob Dylan, Van Morrison, Neil Young, Joni Mitchell, Neil Diamond, Eric Clapton eta azken hamarkadetako rockaren beste figura mitiko batzuk.”

Emanaldi guztien gaineko xehetasunak: Jazzinema.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button