
XXII. edizio honetan, Deustuko La Fundición antzokiak antolatutako Lekuz Leku jaialdiak bertoko, nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu ekainaren 23tik 27ra, dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzeko xedez. Betiko legez, jarduera guztiek sarrera librea eta doakoa izango dute.
Bilbo hiriko agertoki handi bihurtuko da Lekuz Lekuren XXII. Nazioarteko Dantza Jaialdia dela eta. Dantza garaikidea ohiko agertokietatik kaleetara ateratzeaz gain, lehiaketaren helburua da “dantza ikusten den zerbait izateari uztea eta konpartitzen den zerbait bihurtzea”, arduradunen hitzetan. Ohi bezala, bi egunetan, Abandoibarra doako dantza-ikuskizunez beteko da berriro, aire zabalean eta kokapen desberdinetan.
Programa bihar, ekainak 23, hasiko da, La Fundicionen En remontant la rue Vilin dokumentalaren proiekzioarekin. Filmak Georges Perec egile ospetsuaren bizitza markatu zuen Parisko kale desagertu baten memoria berregiten du. Hain zuzen ere, hiri-espazioen historia eta eraikitzen gaituzten lekuen desagerpena dira Derivas/Mi caminar, nuestra danza, ekainaren 24tik 26ra garatuko den proposamen komunitarioa, bultzatu duten bi gaiak.
Aste osoko programazioa: Lekuz Leku.



