
FotoArteren XXI. edizioaren lehen saria Karlos Egino Olaberen El trono improvisado lanak jaso zuen. Lan horrekin eta epaimahaiak hautatutako beste hainbat argazkirekin erakusketa ibiltaria osatu da, irailera arte gizarte-etxeak bisitatuko dituena.
Egunotan, ekainaren 18tik 29ra, Salburuan izango da ikusgai. Hurrengo geldialdia Hegoalden egingo du, ekainaren 30etik uztailaren 13ra. Uztailaren 14tik 30era Zabalganara helduko da. Hurrengo geralekua Ibaiondo izango da, uztailaren 31tik abuztuaren 31ra, eta ibilbidea Pilarren amaituko da, irailaren 1etik 15era.
Erakusketarekin bat eginez hainbat jarduera antolatu dira. Adibidez, Lejos de la tierra: donde llegan imagen y palabra izeneko hitzaldia, Irene Zottola argazkilari, sortzaile eta hezitzailearen eskutik. Berak ere La imagen como partitura izeneko tailer teoriko-praktikoa zuzendu du.
Azkenik, tailer bat euskaraz izan da: Kamerarik gabeko argazkigintza, Nahikari Moraren eskutik.
Lan irabazleak hemen ikusi ahal dituzue.



