IKUS-ENTZUN

Caostica 24, Bilbaoko Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia

Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 24. edizioa Bilbon egingo da ekainaren  7ra arte Bilborocken, ANTI Liburudendan eta Caostican bertan.

Aurten, lur planetako txoko guztietako 57 lanek osatudute sail ofiziala. Parte-hartzaileen artean daude Bea Lema, Pablo Larcuen, Martha G. Ayerbe, David Fidalgo, Álex Rey, Beatriz Sánchez, Sara Koppel, Guillermo de Oliveira, Joaquín León, Mads Koudal, Fernando Alle, Tina Zarina, William Findinge, Liam McDonnell, Adrián Lorenzo, Aitor Abio, Diego H. Kataryniuk, Júlia Coldwell edo Igor García Piñas errealizadoreak eta Enbata Lorade, Carrion Kids, Tikasha Sakama, Turista Sueca, HOFE edo Malditas artista eta musika taldeen bideoklipak ikusi ahalko dira.

Horiek guztiak epaitzen eta baloratzen Nerea Torrijos arte eta jantzien zuzendaria, Pablo Hernando zuzendari eta gidoilaria eta Larraitz Zuazo ekoizle eta errealizadorea arituko dira.

Sail ofizialeko proiekzioez gain, beste jarduera paralelo batzuk ere egingo dira: La mujer murciélago film luzearen estreinaldia Euskadin, Infancia Maldita erakusketa, Aitor Arenasekin eta Tamara Lucarinirekin egindako topaketa (Humor en Cortoren 25. urteurrena dela eta), ikus-entzunezko bizarroari buruzko Master Class ikaragarria Gastón Haag zuzendariarekin, Sangre Fresca industryaren bigarren edizioa, Porfeziaren proiekzio berezia bere 50. urteurrena dela eta (Zinebirekin elkarlanean egindako jarduera) Jorge Loser, Borja Crespo eta Gloria de Luisen eskutik egindako solasaldi mamitsuarekin; musika elektronikoko saio berezia BKTS, Pollxlux eta Onda Novarekin (Media Attack eta Bilbao Gazterekin elkarlanean); Irene Iborra zuzendariaren Olivia y el terremoto invisible animaziozko film luzearen estreinaldia Bilbon, Enbata Loraderen kontzertua, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button