ESZENA

Dantza garaikiderako egunak Gasteizen

Dantza Sarean zikloak hainbat lanaren emanaldiak antolatu ditu maiatzaren 21 eta 28an, eta ekainaren 3 eta 11n, hiri horretako Felix Petite Antzokian. Guztira lau lan oholtzaratuko dira.

Lehen pieza Lasala 10 urte izango da, eta gaur berton, maiatzaren 21ean, eskainiko da. Lasala konpainiaren lan horrek bere 10 urte baino gehiagoko ibilbidea jasotzen du. Judith Argómaniz zuzendariaren eskutik sortu da pieza. “Sortu zenetik, konpainia etengabeko ikerketan aritu da egungo lengoaia fisiko bat eta estetika bat eratzearen inguruan, taldearen kezkak aintzat hartu eta islatzeko asmoz. Ibilbide bizia eta aberasgarria du, eta horri esker lengoaia koreografiko sendoa lortu du”.
Maiatzaren 28an, La Intrusa konpainiaren Este himno llevará la palabra euforia piezaren estreinaldia izango da.

Ekainera salto eginda, hilaren 3an, Larrua Proiektuaren La casa vacía lana ikusteko aukera egongo da. Azken ikuskizuna Led Silhouetteren Ultimatum izango da, ekainaren 11n.

Piezak eman aurretik, publikoari dantza garaikidea eta konpainiaren lana hurbiltzeko saioak ere antolatuko dira artistaren sorkuntza prozesuan sakondu ahal izateko.

Informazio guztia Udalaren webgunean.

Show More

Related Articles

Back to top button