
FANT Bilbaok euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena sustatzeko laguntzaren proiektu irabazlea hautatu du: Itziar Lamarkak eta Ane Álvarezek 5.000 euroko laguntza jasoko dute Gaua da luze film laburra ekoizteko. Sariaren helburua da euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena babestea, irabazleei hizkuntza horretan film labur bat egitea errazteko.
Josu Bilbao ETBko fikzio arduradunak, Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendari eta programatzaileak eta Amaia Domingo FANTeko zuzendariak osatu dute epaimahaia, eta bere aburuz, “beldurrezko proposamen gotiko batean, testuinguru historiko eta legenda herrikoia konbinatzeagatik, asmo estetiko ausartaren klimax borobila sortuz”.
2025ean, Nitya Lópezek irabazi zuen laguntza hori Éxodo film laburrarekin, eta 2024an Amaia San Sebastianek lortu zuen Olentzerori eskatu nion film laburrarekin.



