ESZENA

Poltsiko Antzerki Jaialdia hil osoan zehar

Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da Poltsiko Antzerki Jaialdia, eta aurten, maiatzaren 7tik 24era izango da Donostiako auzoetako taberna eta lokal askotan.

Bere programak musika, umorea, antzerkia, magia, bakarrizketak eta bestelako kontuak  biltzen ditu beti, eta aurtengo emanaldiak ostegunetik igandera egingo dira.
Guztira, 17 konpainiak 30 emanaldi eskainiko dituzte; horietatik 8 emakumezkoenak, 6 gizonezkoenak eta 3 mistoak. Emanaldiak hiriko 27 gunetan banatuko dira.
Antzezlan horien artean badaude Idoia Garzes eta Mikel Martínezen Taxi obra, Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren irabazlea, eta Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz!, finalista izan zena.

Hain zuzen ere, gaur berton, hilak 7, Euskal musikarekin, kontuz! pieza ikusteko aukera egongo da. Protagonistek hala definitu dute lana: “Hemen aurkezten dugun bikarrizketa honetan txikitatik entzun ditugun doinu, kantu, melodia, tiritiri, kalian gora, kalian bera, hau dek umoriaz (eta ikuspegi kritikoz, eta suminduraz, eta perspektiba feministaz) aztertuko ditugu”.
Gaur ere, Gemma Martínezen Terapia de grupo eta Manu Badenesen Imperfecto lanak ikusteko abagunea izango da.

Egun guztietako emanaldiak zertan diren jakiteko: Poltsiko Antzerki Jaialdia

Show More

Related Articles

Back to top button