IKUS-ENTZUN

FANT jaialdiaren “Planotik Kanpo” saila martxan da

FANT jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo da, baina dagoeneko aurtengo berrikuntza den Planotik Kanpo saila martxan da. Ekimenak zinema-industriarekin lotutako ekitaldiak bilduko ditu.

Sail horretan bi erakusketa antolatu dira: Nerea Torrijos bilbotar jantzien diseinatzailearen Zinemako jantziak, maiatzaren 29ra arte Abandoko Udaltegian ikusgai izango dena; eta Batman, gaueko zaindaria, Begoñako Udaltegian, maiatzaren 8tik 30era arte ikusi ahalko dena.
Atzo, adibidez, Cristian Bernard zuzendari argentinarraren Bajo tus pies filma aurre estreinatu zen. Besteak beste, Maribel Verdú eta Sofía Otero dira bertako protagonistak.

Jaialdiaren inaugurazio egunaren aurretik ere, hilak 7, Abandoko Udaltegian Jaime Novo kazetariaren Rowan March: El Consenso liburuaren aurkezpena antolatu da. Egunotan ere, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Mis 100 años de cine. Memorias, Jack Taylor aktorearen liburuaren aurkezpena egingo da Bego del Teso eta Victor Matellano adituen eskutik.

Jaialdian bidean dela, maiatzaren 10ean, 12:30ean, Azkuna Zentroan, Edith del Campo, Kate Lynnon eta Madame Eloise egileen Revelaciones liburuaren aurkezpena egingo da.

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 32. edizioa maiatzaren 8an hasiko da ofizialki. Egun horretatik 16ra arte, publikoak Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko zinemaren programazio zabala izango du.

Show More

Related Articles

Back to top button