IKUS-ENTZUN

Zine Kurduari buruzko zikloa, Bilbon

Bilboko Kultura Sailaren Kultur Gabonak programaren barruan eta Newroz Euskal Kurdu Elkartearen laguntzarekin, Santutxuko Udaltegiak Zine Kurduaren gaineko zikloa ondu, abenduaren 14tik 18ra. Programak hainbat jaialditan saritutako fikziozko bost film eta bi dokumental jasoko ditu.

Zikloa irekiko duen filma Kobanê, volver a empezar  erreportaje-dokumentala da. Filmean Siria iparraldean dagoen eta biztanle gehienak kurduak dituen hiri horren askapena kontatzen du. Hurrengo egunetan honako lanak ikusi ahalko dira: Los niños de Diyarbakir (Miraz Bezar, 2009), My Sweet Pepperland (Hiner Saleem, 2014), Acude a mi llamada (Hüseyin Karabey, 2014) eta Solo los muertos vuelven a casa (Tina Leisch eta Ali Can, 2105).

Pantailaratuko diren lanak ez dira nolanahikoak, izan ere hainbatek sariak jaso dituzte nazioarteko zenbait jaialditan. Los niños de Diyarbakir lanak, adibidez, Epaimahai Gaztearen Saria lortu zuen 2009ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, eta Acude a mi llamada filmak Lehen Saria Lortu zuen Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldian (Argentina).

Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button