IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Zientzia” zikloaren barruan txori erasotzaileak

Euskadiko Filmategiak onduriko Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioa bidean da. Zikloaren barruan  lan ikusgarriak programatu dituzte, tartean The Birds (Alfred Hitchcock, 1963) film magistrala pantailaratuko da, edo The Fly (David Cronenberg, 1987) film mitiko delirantea.

Hain zuzen ere, aste honetan, The Birds (Alfred Hitchcock, 1963) film harrigarria ikusteko parada egongo da. Bihar, 28an, Artium museoan izango da zita. Eta gero, Iruñean, Donostian eta Bilbon ikusi ahalko da filma.
Film horren sinopsia hauxe duzue: Melanie San Frantziskoko goi-mailako gazte aberats eta esnob bat da. Kasualitatez ezagutzen du Mitch Brenner abokatua, txori-denda batean. Abokatuak bazuen Melanieren bizitza zoroaren berri prentsaren bidez. Axolagabekeriaz tratatzen du emakumea, eta nahiko sumindurik utzita alde egiten du dendatik. Geroago, txorien matxinada eroa etorriko da, eta izua pertsonaia guztiengan hedatuko da.

Zinema eta Zientzia zikloak “betetzear du hamar urteko ibilbidea, sinpletasunez eta ekimen honen aldeko maitasun handiz, baina baita serioski ere, nahiz eta umorerik galdu ez. Hala, Irakasle zoroa (The Nutty Professor, Jerry Lewis, 1963) proiektatuko dugu. Dena baitago konektatuta.”

Xehetasun guztiak: Zinema eta Zientzia

Show More

Related Articles

Back to top button