BERTSOTAN

Xilabako azken finalaurrekoa Bardozen

Larunbatean, hilak 17, Xilabako azken finalaurrekoa izango da Bardozeko Ezker Paretan.

Saioan sei bertsolari hauek arituko dira: Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Ramuntxo Christy Biscay.

Bardozeko garailea zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantatuko du urtarrilaren 31ean.
Hortaz, saioa amaitutakoan jakingo da finalean kantatuko duten sei bertsolarien izenak.

Show More

Related Articles

Back to top button