ESZENA

“Hau da dena” izeneko antzerki peformatiboa ikusgai

Katapulta Tour Gipuzkoak Hau da dena izeneko antzerki peformatiboa eramango du Tolosako Topic (Euskal Herria Plaza) espaziora, bihar, hilak 30, 18:00etan.

Hau da dena Joan Ferré Gómez eta Amalia Elortza Izagirre sortzaileen sorkuntza eta interpretazioa da, eta pieza, eskertza kontzeptuari buruzko ikerketa eszenikoa da. “Eskertzeari, eskaintzari eta aitortzari buruzko hausnarketa artistiko eta kulturala. Ikuskizun baten bukaerako agurretik hasi, sari-banaketa batetik pasa eta eskertza soil batera iritsi arte”.

Ekitaldi hau Katapulta Tour Gipuzkoa 2025 Programak antolatzen du. Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute, eta Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du.

Ekimenaren helburuak, musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuak balioestea eta bultzatzea, bereziki gazteen artean; Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.

Show More

Related Articles

Back to top button