
Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak bere 8. edizioari emango dio hasiera gaur, abenduaren 9an, eta hilaren 15era arte luzatuko da, eta betiko legez, nazioarteko animazio onenarekin itxiko du urtea. Gaur berton, abenduaren 9an, 20:30ean, The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin Animakom Fest hasi egingo da.
Programak lau sail ditu film laburrei dagokienean (nazioartekoa, ikasleena, Euskal film laburrak eta bideoklip animatuak), eta edizio honetan Animakom saria jasoko duten BAP Animation Studios estudio portugaldarraren lanen atzera-begirakoa eskainiko da ostiralean, abenduak 13, 19:00etan.
Sariak ere ez dira faltako, eta Percebes filmaren zuzendaria den Laura Gonçalves errealizadorea, Animakom Saria jasotzeko egongo da Bilbon, BAP Studios-eko kide eta errealizadore Vasco Sá-rekin batera. Edizio honetako beste protagonista bat Krste Gospodinovski mazedoniar errealizadorea izango da: materia organikoa animatuz egindako lanari buruzko masterclass bat eskainiko du ostegunean, abenduak 12, IED Kunsthalen (Deustuko Erribera, 15).
Abenduaren 14an, 10:30etik aurrera, Bilboko Burtsaren Eraikinean 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat animazio-tailerra egingo da.
Jaialdiaren programazio guztia Animakom jaialdiaren webgunean duzue.