ESZENA

“Dibertikale” Gasteizen, animazio guztia kalean

Gasteiz hiriak kaleko eszenarekiko duen urteroko zita Dibertikale da, eta hala, aurten, plaza, kale eta parkeetan kaleko eszenarekin zerikusia duten ikusgarririk interesgarrienak programatu dira uztailaren lehen hamabostaldian. “Haurrek eta, oro har, familiek goza dezaten da helburua eta horretarako entretenimendu, dibertsio eta parte hartzerako giroa sortzen da, uda garaia aprobetxatuz”.

Aurtengo Dibertikale uztailaren 4tik 19ra arte izango da. Atzo, lehen eguna, 19:30ean,  Zirkozaurre-ren eskutik Morse lana eszenaratu zen Ekialdeko parkean. Gaurko hitzordua,  Umandi ikastolako patioan, Trostan da, Ohiulari Klownen eskutik. Bi zaldi dira Trostan lanaren protagonistak, Oihulari Klown euskal taldearen eskutik, hezkuntzari buruzko metafora da klown kodean egindako antzerki ikuskizuna.
Eta bihar, Rojo Telón euskal konpainiaren Soy ellas ikuskizuna programatu da, zirkuan bizi eta lan egiten duten hiru emakumeen istorioa kontatzen duen obra.

Aste honetan ikusi ahalko diren beste lan batzuk honakoak dituzue: Lp Mix LParen obra, eta Azken eguzkilorea Patata Tropikalaren eskutik.

Hamabostaldi osoko programazioa hemen duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button