
Zinemagileen arteko Elkarrizketak zikloaren 3. edizioa egingo da aurten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin batera. Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan elkarrizketa sorta bat eskainiko da aditu askoren eskutik: Negu Kolektiboa, Víctor Iriarte eta Carlos Muguiro, Elena Martín, Laura Ferrés eta Javier Macipe, Isabel Coixet eta Sara Mesa, JA Bayona eta Belén Atienza, Belén Funes eta Marçal Cebrián eta Isabel Herguera eta Pablo Berger.
Bihar bertan abiatuko da ekimena Negu Kolektiboak eskainiko duen saioarekin. Kolektiboa Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adrià Rocak osatzen dute. Zikloaren barnean, Locarnoko 76. Nazioarteko Zinemaldian epaimahaiaren aipu berezia lortu zuen Negu Hurbilak luzemetraiari buruz arituko dira Negu Kolektiboaren lan horrek ETAren su etetearen ondorengo testuinguruan kokatzen du istorioa, “eta arrazoi politikoengatik eta errepresaliak jasateko beldurrak bultzatuta beren lurraldetik ospa egiten duten iheslarien esperientzia du abiapuntu.”
Orren ostean honako saioak atondu dira: Zinema eta beste diziplina batzuk. Víctor Iriarte eta Carlos Muguiro (otsailak 13); Lehen operak. Elena Martín, Laura Ferrés eta Javier Macipe (otsailak 27); Literatura egokitzapenak: Isabel Coixet eta Sara Mesa (martxoak 7); Animazioaren egoera: Isabel Herguera eta Pablo Berger (data konfirmatzeke); Zinema idaztea: Belén Funes eta Marçal Cebrián (maiatzak 7); Filmak ekoiztea: JA Bayona eta Belén Atienza (data konfirmatzeke).