MUSIKA

“Arrasate Blues” jaialdiaren laugarren edizioa prest

Asteburu honetan Arrasate Blues jaialdiaren laugarren edizioaren azken kontzertuak burutuko dira, kaleko musikarekin publikoak goza dezan. Edizio honetan hurbileko musika eskolak inplikatu dira eta gaztetxoentzat big band bat ere sortu da.

Atzo ere kontzertu eleganteak izan ziren, Itxaso eta Star Blues taldeekin. Gaur, hilak 15, 19:00etan, Iker Piris & Dual Electric & Marco Pandolfi arituko dira. Horien ostean, 20:30ean, Emilio Arsuaga & The Mad Reeds & Chris Bell taldearen txanda izango da. Eta azkenik, 23:00etan, Itziar Yague arituko da.

Bihar, 16an, 13:00ean, Paul San Martin & Greg Izor taldeak kontzertua eskainiko du. 18:00etan, Elen’s River Dixieland Band arituko da. 20:00etan, Diablues Ta Bluezifer taldeak bere soinuak eskainiko ditu; eta azkenik, 23:00etan, Los Brazos taldearen txanda izango da.

Bestelako informazioa Arrasate Blues jaialdiak dauka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button