
Bilboko Udal Txistulari Bandak Haziak eroan izeneko kontzertua eskainiko du gaur, otsailak 21, 19:00etan, Euskalduna Jauregian. Kontzertu berezi horretan euskal inauteriaren elementuak, dantzak, eta musika nahastuko dira.
Kontzertu honetarako Francisco Javier Larreina eszenografoaren laguntza ezinbestekoa izan da. Larreinak artelan bizientzako espazio eszenikoak diseinatzen ditu antzerkian, musikan, dantzan eta operan. Horrez gain, Oinkari Dantza Taldeak ere hartuko du parte, eta horiekin batera doinu tipikoak entzun ahalko dira.
Emanaldi honen ondoren, Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martxoaren 7an amaituko da, Eki izpiak izeneko kontzertuarekin. Beste behin ere, Txistulari Bandak abesti enblematikoak abesteko aukera eskainiko die ikus-entzuleei, eta gainera, Egan taldeak bere ibilbide oparoan famatu egin dituen hainbat doinu haizatuko ditu. Xabier Saldiasek jarriko du ahotsa, eta Iñar Sastre eta Gorka Eskauriaza, pianoan eta baxuan arituko dira.